urria 13, 2015 0 iruzkinak

2015 EUSKADI LITERATURA SARIAK

Aurtengo literatura sariak:

 EUSKARAZKO LITERATURA:

Mikel Peruarena 
Su zelaiak
                                     
Su zelaiak
Eleberri honek kontatzen du Frantziako Armadak, 1914ko udan, euskal gazteak deitu zituela gerran parte hartzeko. Hilabete gutxi batzuk izango zirela baina... 
111 akademia saria ere jaso zuen 2014ean.



 






GAZTELANIAZKO LITERATURA: 

Martin Olmos    
Escrito en negro

Escrito en negro
Krimenak eta kriminalak narrazioen bilduma honetan.
                                  

              

                 




HAUR ETA GAZTE LITERATURA:  

Yolanda Arrieta  
Argiaren alaba
                                       
Argiaren alaba
Nazarrio honetan idazleak Bizenta Mogelen bizitza ezagutarazten digu eta lehen idazle emakumeak bizi izan zuen garaia eta giroa.
  









SAIAKERA:
Joxe Azurmendi
Historia, arraza, nazioa

Historia, arraza, nazioa
Nazionalismoaren inguruko gogoeta.
                            









maiatza 04, 2015 0 iruzkinak

ADI LANDABERRIKO IDAZLEOK! Parte hartzeko prest?

Urtero bezala 2015eko Lasarte-Oriako literatur lehiaketa martxan dago jada.


Ez ahaztu maiatzaren 22an epea bukatzen dela!

Kategoriak:

Gazteak  C kategoria (2000, 2001 eta 2002)
Oinarriak
Izena emateko orria


Helduak (1999 eta aurreko urteetan jaioak)
Oinarriak
Izena emateko orria




apirila 26, 2015 0 iruzkinak

Liburu Truke Azoka 2015: Liburuaren Eguna

Gure liburu truke azoka txikia, eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!



apirila 14, 2015 0 iruzkinak

Landaberriko Liburu Truke Azoka: LIBURUAREN EGUNA (Apirilaren 23a)


















Hona hemen Landaberriko Liburu Truke Azoka!

Apirilaren 13tik 17ra institutuko liburutegira zure liburuak eraman. Utzitako liburu bakoitzeko beste bat hartzeko aukera izango duzu apirilaren 23an, Liburuaren Egunean.

(Egin klik argazkian diptikoa deskargatzeko)

urtarrila 27, 2015 1 iruzkinak

7.ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA


  

ABIAN DA LEHIAKETA! 

Joseba Beramendi "Exprai"k egindako ilustrazioarekin ipuin bat idatzi.

B maila: DHB 1. eta 2.
C maila: DBH 3. eta 4.

 Lanak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean.
Lanak apirilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira.


0 iruzkinak

Roald Dahl eta Charlie eta Txokolate fabrika


Aurten badira 25 urte Roald Dalh hil zela eta  51 urte idatzi zuela Charlie eta txokolate-lantegia; beraz, mementu ona da zerbait gehiago jakiteko...   
 
Quentin Blaken marrazkiak


Roald Dahl   eleberri eta ipuin laburren idazlea Ingalaterran jaio zen 1916an eta Oxford hirian.hil 1990ean.  
Umeentzako zein heldueentzako arrakastaz idatzi zuen. Filmentzat zenbait gidoi idatzi zuen ere, adibidez:  You Only Live Twice  (JamesBond). Bere obra batzuekin pelikulak sortu dituzte (ik. liburuak eta zinea).

 Umeentzat idatzi zuen bere lehenengo liburuan (1943) Gremlins pertsonaia famatuak asmatu zituen.


Roald Dalhen liburuak hizkuntza askotara itzuli dira, baita euskarara ere, adibidez:

 Boy eta Bakarka hegal egiten liburuek autografia kutsua dute. Lehenenegoan bere haurtzaroan kontatzen du eta bigarrenenanBigarren Mundu Gerran piloto izandakoaren esperientziak eta abenturak.
Hatz magikoa. Joseba Ossak eta Xabier Monasteriok euskaratua  
Danny munduko txapelduna.
James eta melokotoi erraldoia.
Charlie eta txokolate lantegia liburuak  bi bertsio ditu euskaraz: Charlie eta txokolate fabrika, Joan Mari Sarasolak euskaratua  eta Charlie eta txokolate-lantegia, Agurtzane Ortiz de Landaluzek euskaratua. 

Sorginak, Erraldoi On Miragarria eta Georgeren medizina miragarria. Joan Mari Irigoienek itzuli ditu euskarara.
Matilda Joxemari Iturraldek euskaratua...


 

2012.urtean Erresuma Batuan, britaniar idazle batek sortu zuen gutunak eskuz idazteko ohitura berreskuratzeko kanpainaren barruan, UK Royal Mail zerbitzuakRoald Dahlen oso ezagunak diren sei liburuekin zigiluak sortu zituen. Quentin Blakek marraztu zituen.

.



azaroa 23, 2014 0 iruzkinak

BADATOR, BADATOR DURANGOKO AZOKA!

Aurten Marta Cárdenas margolari donostiarraren kartelak iragartzen du 49. Durangoko Azoka.
Azoka abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da eta aurtengo egitaraua ezagutzeko klikatu hemen. Laburpen kartela ikusi nahi baduzu klikatu hemen.
 
Aurtengo edizioan 240 stand eta 150 ekitalditik gora daude, eta ekitaldi guztiak doakoak dira, Plateruenako bi kontzertu izan ezik.


Hona hemen Durangoko Azokaren historia labur bat.
Lehen edizioa 1965ko azaroaren1ean Andra Mariko arkupean ospatu zen. Hemeretzi argitaletxek hartu zuten parte Gerediaga Elkartearen eskutik, oraindik Francoren diktadurapean.
1974an Merkatu Plazan kokatu zen lehenengo aldiz geroz eta jende gehiago biltzen zelako, bertan mantendu zen 1996ra arte, karpa erraldoi batera eraman baitzuten. Azkenik, 2003an Landakako Erakustazoka inauguratu zuten gaur arte.
Argizaiola saria 1992an lehen aldiz eman zitzaion Jon Bilbao jaunari. Sari honi buruz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.


 
;