urtarrila 27, 2015

Roald Dahl eta Charlie eta Txokolate fabrika


Aurten badira 25 urte Roald Dalh hil zela eta  51 urte idatzi zuela Charlie eta txokolate-lantegia; beraz, mementu ona da zerbait gehiago jakiteko...   
 
Quentin Blaken marrazkiak


Roald Dahl   eleberri eta ipuin laburren idazlea Ingalaterran jaio zen 1916an eta Oxford hirian.hil 1990ean.  
Umeentzako zein heldueentzako arrakastaz idatzi zuen. Filmentzat zenbait gidoi idatzi zuen ere, adibidez:  You Only Live Twice  (JamesBond). Bere obra batzuekin pelikulak sortu dituzte (ik. liburuak eta zinea).

 Umeentzat idatzi zuen bere lehenengo liburuan (1943) Gremlins pertsonaia famatuak asmatu zituen.


Roald Dalhen liburuak hizkuntza askotara itzuli dira, baita euskarara ere, adibidez:

 Boy eta Bakarka hegal egiten liburuek autografia kutsua dute. Lehenenegoan bere haurtzaroan kontatzen du eta bigarrenenanBigarren Mundu Gerran piloto izandakoaren esperientziak eta abenturak.
Hatz magikoa. Joseba Ossak eta Xabier Monasteriok euskaratua  
Danny munduko txapelduna.
James eta melokotoi erraldoia.
Charlie eta txokolate lantegia liburuak  bi bertsio ditu euskaraz: Charlie eta txokolate fabrika, Joan Mari Sarasolak euskaratua  eta Charlie eta txokolate-lantegia, Agurtzane Ortiz de Landaluzek euskaratua. 

Sorginak, Erraldoi On Miragarria eta Georgeren medizina miragarria. Joan Mari Irigoienek itzuli ditu euskarara.
Matilda Joxemari Iturraldek euskaratua...


 

2012.urtean Erresuma Batuan, britaniar idazle batek sortu zuen gutunak eskuz idazteko ohitura berreskuratzeko kanpainaren barruan, UK Royal Mail zerbitzuakRoald Dahlen oso ezagunak diren sei liburuekin zigiluak sortu zituen. Quentin Blakek marraztu zituen.

.



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
;