urtarrilak 28, 2016 1 iruzkinak

AIRAKURRI 2. EDIZIOA HEGAN DATOR!





Euskaraz irakurri duzun liburu horren (edo horien!)  iritzia idatzi eta bidali. Gustatu zaizuen (edo ez), zergatik, zein bukaera espero zenuen...
Eta ordainean, iruzkinik landuenari eta ikastetxerik saiatuenari saria emango diogu.
Adi, beraz, otsailaren 20an baino lehen bidali!

Informazio gehiago  AIRAKURRI



 
azaroak 26, 2015 0 iruzkinak

Durangoko Azoka.






 Aurtengo kartelaren egilea Jose Luis Zumeta, margolari usulbidarra izan da. Bere esanetan, berezia izan azokako kartela egitea, are gehiago 50.urteurrena izanda.




 Inoiz baino kultur ekitaldi gehiago izango ditu aurtengo azokak, 250
 ekitalditik gora. Eta hori guztia 700 metroren barruan eta bost minutuko distantzian bakarrik.
Zenbakiekin jarraituz 350 nobedade aurkeztuko dira: 228 liburu, 63 disko, 19 aldizkari...


Egitaraua jakin nahi baduzu egin klik HEMEN

azaroak 11, 2015 0 iruzkinak

Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra.



 








Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak Urrezko Sagarra saria irabazi zuen irailaren 4an Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan Mary Shelleyren Frankenstein libururako sortutako lanagatik (Nordika Libros, 2013). Galtzagorri Elkarteak proposatu zuen lan honen hautagaitza sariketarako.  
Frankenstein liburuaren ilustrazioa

Bratislavako Biurtekoan nazioarteko ilustratzailerik onenen lanak saritzen dituzte eta saririk garrantzitsuenetarikoa da ilustratzaileen artean; Odriozola Bratislavako Urrezko Sagarra jasotzen duen bigarren euskal ilustratzailea bihurtuko da, Asun Balzolaren ondorenean. Balzolak 1985ean jaso zuen Bernardo Atxagak idatzi eta berak ilustratutako Txitoen istorioa (Erein, 1984) liburuari esker.



 Eta orain, Elenak 2015eko Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala irabazi du,  iragarri dutenez, “bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta berritzeko izan duen gaitasunagatik eta haren lanaren ahalmen narratiboagatik”.

 Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak esleitzen du.


 Odriozolak (Donostia, 1967) Artea eta Dekorazioa ikasi zituen. 1997an, ilustratzaile moduan lanean hasi zen, eta, harrezkero, ehun liburu baino gehiago apaindu ditu bere irudiez. Euskarazko, gaztelaniazko, galizierazko, katalanezko, ingelesezko, frantsesezko, txinerazko, japonierazko, koreerazko, alemanezko, italierazko, nederlanderazko, polonierazko eta turkierazko liburuetan agertu dira lanok.



2009an Aplastamiento de las gotas Julio Cortázarren liburuaren ilustrazioarekin irabazi zuen Ilustrazio  Euskadi Saria eta 2013an Tropecista Jorge Gonzalvo Díazen liburuaren ilustrazioarekin ere bai.


azaroak 04, 2015 0 iruzkinak
     

Hona hemen erantzun zuzenak!





 

Galdetegia ikasleentzat.

1.- Nork idatzi zuen, besteen artean, Galtzerdi suizida, Krokodriloa ohe azpian…   Mariasun Landa

2.- Zenbat egun beharko zenuke Munduari bira emateko Julio Verneren ustez?       80 egun

3.- Amsterdam hirian naziengandik ezkutatuta pasa zituen bi urte. Egunkaria idatzi zuen. Anna Frank

4.- Frodok eta Samek bidaia luzeari egiten diote “Uztail bakarra” suntsitzeko. Nora?  Mordorrera

5.- Harry Potterren gelakidea izango bazina, zein eskolatan ikasiko zenuke?    Howardsen



 Galdetegia irakasleentzat.

1.- Nork irabazi zuen 2014ko Euskadi Saria literatura lanaren ilustrazioan?  Maite Gurrutxaga

2.- Wets Side Story musikala Shakespeareren zein antzerki-lanetan dago oinarrituta?  Romeo eta Julieta

3.- Anaia Nagusiak kontrolpean duen gizartea deskribatzen duen eleberria? 1984

4.- 1977tik aurrera, Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi dutenak euskaraz idatzita lanekin. B. Atxaga, U. Eloriaga eta K. Uribe

5.- Euskal poeta, sinbolismo mugimenduan kokatzen dutena, Tolosan bizi zena. Zein da bere benetako izena?
Jose M. Agirre Egaña (Lizardi)
 ETA IRABAZLEAK DIRA...

    



                        IKASLEA:     Unai Zaldua
                        IRAKASLEA:   Ana G. de Txabarri          


ZORIONAK!!!









0 iruzkinak

Yolanda Arrieta Usurbilen




YOLANDA ARRIETA Haur eta gazte literaturan aurtengo Euskadi Saria,
"Argiaren alaba: txango bat denboran" hitzaldi-solasaldia USURBILEN.

Non: Potxoenean. Goiko gelan.
Noiz: 19:30etan.
Sarrera: doainik

Informazio gehiago: Yolanda Arrieta.


 
urriak 25, 2015 0 iruzkinak

Aurten ere Liburutegien eguna ospatzen!


 
Urriaren 24ean Liburutegien Nazioarteko Eguna da eta ospatzeko lehiaketa antolatu dugu. Parte hartu nahi baduzu, zure erantzuna liburutegira eraman eta kutxan sartu urriaren 30a baino lehen.
Erantzun zuzenen artean liburu bat zozketatuko da.

Galdetegiak liburutegian eta despistatuentzat...

 
Galdetegia ikasleentzat.
1.- Nork idatzi zuen, besteen artean, Galtzerdi suizida, Krokodriloa ohe azpian…
2.- Zenbat egun beharko zenuke Munduari bira emateko Julio Verneren ustez?
3.- Amsterdam hirian naziengandik ezkutatuta pasa zituen bi urte. Egunkaria idatzi zuen.
4.- Frodok eta Samek bidaia luzeari egiten diote “Uztail bakarra” suntsitzeko. Nora?
5.- Harry Potterren gelakidea izango bazina, zein eskolatan ikasiko zenuke?

 Galdetegia irakasleentzat.
1.- Nork irabazi zuen 2014ko Euskadi Saria literatura lanaren ilustrazioan?
2.- Wets Side Story musikala Shakespeareren zein antzerki-lanetan dago oinarrituta?
3.- Anaia Nagusiak kontrolpean duen gizartea deskribatzen duen eleberria?
4.- 1977tik aurrera, Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi dutenak euskaraz idatzita lanekin.
5.- Euskal poeta, sinbolismo mugimenduan kokatzen dutena, Tolosan bizi zena. Zein da bere benetako izena?


Erantzunak urriaren 31n eta irabazleen izenak azaroaren 2an.

Animatu, parte hartu eta zorte on!
 
;