azaroa 23, 2014

BADATOR, BADATOR DURANGOKO AZOKA!

Aurten Marta Cárdenas margolari donostiarraren kartelak iragartzen du 49. Durangoko Azoka.
Azoka abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da eta aurtengo egitaraua ezagutzeko klikatu hemen. Laburpen kartela ikusi nahi baduzu klikatu hemen.
 
Aurtengo edizioan 240 stand eta 150 ekitalditik gora daude, eta ekitaldi guztiak doakoak dira, Plateruenako bi kontzertu izan ezik.


Hona hemen Durangoko Azokaren historia labur bat.
Lehen edizioa 1965ko azaroaren1ean Andra Mariko arkupean ospatu zen. Hemeretzi argitaletxek hartu zuten parte Gerediaga Elkartearen eskutik, oraindik Francoren diktadurapean.
1974an Merkatu Plazan kokatu zen lehenengo aldiz geroz eta jende gehiago biltzen zelako, bertan mantendu zen 1996ra arte, karpa erraldoi batera eraman baitzuten. Azkenik, 2003an Landakako Erakustazoka inauguratu zuten gaur arte.
Argizaiola saria 1992an lehen aldiz eman zitzaion Jon Bilbao jaunari. Sari honi buruz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.


0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
;