Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak Urrezko Sagarra saria irabazi zuen irailaren 4an Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan Mary Shelleyren
Frankenstein libururako sortutako lanagatik (Nordika Libros, 2013).
Galtzagorri Elkarteak proposatu zuen lan honen hautagaitza sariketarako.
 |
Frankenstein liburuaren ilustrazioa |
Bratislavako Biurtekoan nazioarteko ilustratzailerik onenen lanak
saritzen dituzte eta saririk garrantzitsuenetarikoa da ilustratzaileen
artean; Odriozola Bratislavako Urrezko Sagarra jasotzen duen bigarren
euskal ilustratzailea bihurtuko da,
Asun Balzolaren ondorenean.
Balzolak 1985ean jaso zuen Bernardo Atxagak idatzi eta berak
ilustratutako
Txitoen istorioa (Erein, 1984) liburuari esker.
Eta orain, Elenak 2015eko Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala irabazi
du, iragarri dutenez,
“bere ildo berezko eta koherenteari
jarraituta berritzeko izan duen gaitasunagatik eta haren lanaren ahalmen
narratiboagatik”.
Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol
Minsterioak esleitzen du.

Odriozolak (Donostia, 1967) Artea eta Dekorazioa ikasi zituen. 1997an,
ilustratzaile moduan lanean hasi zen, eta, harrezkero, ehun liburu baino
gehiago apaindu ditu bere irudiez. Euskarazko, gaztelaniazko,
galizierazko, katalanezko, ingelesezko, frantsesezko, txinerazko,
japonierazko, koreerazko, alemanezko, italierazko, nederlanderazko,
polonierazko eta turkierazko liburuetan agertu dira lanok.
2009an
Aplastamiento de las gotas Julio Cortázarren liburuaren ilustrazioarekin irabazi zuen Ilustrazio Euskadi Saria eta 2013an
Tropecista Jorge Gonzalvo Díazen liburuaren ilustrazioarekin ere bai.
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina