1992, Sarajevo. Inguruko mendietatik armada serbio-bosniarrak eraso egiten du. Gauez Liburutegi Nazionalak su hartzen du dagoeneko, bi milioi baino gehiago liburu erretzen. Dokumentu eta eskuizkribuen erretzeak eragindako galerak kalkulaezinak dira, eta gezurra badirudi ere, horiek mendez mende musulman, judutar eta serbio ortodoxoek gorde izan dituzte. Liburuak latinez, errusieraz, arabieraz, pertsieraz, kroazieraz eta alemanez idatziak dira, beste hizkuntzen artean.
Suak milaka
liburu erretzen ditu eta suhiltzaileak lanean etengabe ari diren bitartean, bolondres
ezezagun batzuek liburu eta dokumentuak botatzen hasten dira “haien historia
salbatzeko”. Gerora jakin izan da liburutegiko sutea aurrez planifikatutako
ekintza izan zela, Bosnia Herzegovinako memoria itzaltzeko.
Horregatik,
1997tik aurrera, urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen da, bost
mende baino gehiago zituen Sarajevoko liburutegiaren omenez. Zorionez, 22 urte
geroago, liburutegi honek ateak berriro ireki zituen.
LEHIAKETAREN IRABAZLEAK DIRA...
Irakaslea: Marijo Murua
Ikaslea:Nerea Calvo (1D)
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina