Euskaraz irakurri duzun liburu horren (edo horien!) iritzia idatzi eta bidali. Gustatu zaizuen (edo ez), zergatik, zein bukaera espero zenuen...
Eta ordainean, iruzkinik landuenari eta ikastetxerik saiatuenari saria emango diogu.
Adi, beraz, otsailaren 20an baino lehen bidali!
Informazio gehiago AIRAKURRI
Aurtengo kartelaren egilea Jose Luis Zumeta, margolari usulbidarra izan da. Bere esanetan, berezia izan azokako kartela egitea, are gehiago 50.urteurrena izanda.
Inoiz baino kultur ekitaldi gehiago izango ditu aurtengo azokak, 250
ekitalditik gora. Eta hori guztia 700 metroren barruan eta bost minutuko distantzian bakarrik.
Zenbakiekin jarraituz 350 nobedade aurkeztuko dira: 228 liburu, 63 disko, 19 aldizkari...
Egitaraua jakin nahi baduzu egin klik HEMEN
Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak Urrezko Sagarra saria irabazi zuen irailaren 4an Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan Mary Shelleyren Frankenstein libururako sortutako lanagatik (Nordika Libros, 2013). Galtzagorri Elkarteak proposatu zuen lan honen hautagaitza sariketarako.
Frankenstein liburuaren ilustrazioa |
Bratislavako Biurtekoan nazioarteko ilustratzailerik onenen lanak
saritzen dituzte eta saririk garrantzitsuenetarikoa da ilustratzaileen
artean; Odriozola Bratislavako Urrezko Sagarra jasotzen duen bigarren
euskal ilustratzailea bihurtuko da, Asun Balzolaren ondorenean.
Balzolak 1985ean jaso zuen Bernardo Atxagak idatzi eta berak
ilustratutako Txitoen istorioa (Erein, 1984) liburuari esker.
Eta orain, Elenak 2015eko Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala irabazi du, iragarri dutenez, “bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta berritzeko izan duen gaitasunagatik eta haren lanaren ahalmen narratiboagatik”.
Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak esleitzen du.
Odriozolak (Donostia, 1967) Artea eta Dekorazioa ikasi zituen. 1997an, ilustratzaile moduan lanean hasi zen, eta, harrezkero, ehun liburu baino gehiago apaindu ditu bere irudiez. Euskarazko, gaztelaniazko, galizierazko, katalanezko, ingelesezko, frantsesezko, txinerazko, japonierazko, koreerazko, alemanezko, italierazko, nederlanderazko, polonierazko eta turkierazko liburuetan agertu dira lanok.
2009an Aplastamiento de las gotas Julio Cortázarren liburuaren ilustrazioarekin irabazi zuen Ilustrazio Euskadi Saria eta 2013an Tropecista Jorge Gonzalvo Díazen liburuaren ilustrazioarekin ere bai.
Hona hemen erantzun zuzenak!
Galdetegia ikasleentzat.
1.- Nork idatzi zuen,
besteen artean, Galtzerdi suizida, Krokodriloa
ohe azpian… Mariasun Landa
2.- Zenbat egun beharko
zenuke Munduari bira emateko Julio Verneren ustez? 80 egun
3.- Amsterdam hirian
naziengandik ezkutatuta pasa zituen bi urte. Egunkaria idatzi zuen. Anna Frank
4.- Frodok eta Samek
bidaia luzeari egiten diote “Uztail bakarra” suntsitzeko. Nora? Mordorrera
5.- Harry Potterren
gelakidea izango bazina, zein eskolatan ikasiko zenuke? Howardsen
Galdetegia irakasleentzat.
1.- Nork irabazi zuen
2014ko Euskadi Saria literatura lanaren ilustrazioan? Maite Gurrutxaga
2.- Wets
Side Story musikala Shakespeareren zein
antzerki-lanetan dago oinarrituta? Romeo eta Julieta
3.- Anaia Nagusiak
kontrolpean duen gizartea deskribatzen duen eleberria? 1984
4.- 1977tik aurrera,
Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi dutenak euskaraz idatzita
lanekin. B. Atxaga, U. Eloriaga eta K. Uribe
5.- Euskal poeta,
sinbolismo mugimenduan kokatzen dutena, Tolosan bizi zena. Zein da
bere benetako izena?
Jose M. Agirre Egaña (Lizardi)
ETA IRABAZLEAK DIRA...
IKASLEA: Unai Zaldua
IRAKASLEA: Ana G. de Txabarri
ZORIONAK!!!
YOLANDA ARRIETA Haur eta gazte literaturan aurtengo Euskadi Saria,
"Argiaren alaba: txango bat denboran" hitzaldi-solasaldia USURBILEN.
Non: Potxoenean. Goiko gelan.
Noiz: 19:30etan.
Sarrera: doainik
Informazio gehiago: Yolanda Arrieta.
Urriaren
24ean Liburutegien
Nazioarteko Eguna da eta
ospatzeko lehiaketa antolatu dugu. Parte hartu nahi baduzu, zure
erantzuna liburutegira eraman eta kutxan sartu urriaren 30a baino
lehen.
Erantzun
zuzenen artean liburu bat zozketatuko da.
Galdetegiak
liburutegian eta despistatuentzat...
Galdetegia ikasleentzat.
1.- Nork idatzi zuen,
besteen artean, Galtzerdi suizida, Krokodriloa
ohe azpian…
2.- Zenbat egun beharko
zenuke Munduari bira emateko Julio Verneren ustez?
3.- Amsterdam hirian
naziengandik ezkutatuta pasa zituen bi urte. Egunkaria idatzi zuen.
4.- Frodok eta Samek
bidaia luzeari egiten diote “Uztail bakarra” suntsitzeko. Nora?
5.- Harry Potterren
gelakidea izango bazina, zein eskolatan ikasiko zenuke?
Galdetegia irakasleentzat.
1.- Nork irabazi zuen
2014ko Euskadi Saria literatura lanaren ilustrazioan?
2.- Wets
Side Story musikala Shakespeareren zein
antzerki-lanetan dago oinarrituta?
3.- Anaia Nagusiak
kontrolpean duen gizartea deskribatzen duen eleberria?
4.- 1977tik aurrera,
Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi dutenak euskaraz idatzita
lanekin.
5.- Euskal poeta,
sinbolismo mugimenduan kokatzen dutena, Tolosan bizi zena. Zein da
bere benetako izena?
Erantzunak urriaren 31n eta irabazleen izenak azaroaren 2an.
Animatu, parte hartu eta zorte on!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)