azaroa 13, 2014

EUSKO IKASKUNTZA SARIA 2014



Mariasun Landa idazleak eta Jean Baptiste Orpustan hizkuntza ikerlariak jaso zuten atzo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa humanitate, kultura, arteak eta gizarte zientzien 2014ko saria, Donostian egindako ekitaldian. Aurretik, Mari Carmen Gallastegik, Francisco Etxeberriak eta Joxe Azurmendik lortu dute, besteak beste.

Informazio gehiago:

https://www.eusko-ikaskuntza.org/es/novedadesyagenda/novedades/object.php?o=23606





MARIASUN LANDA ETXEBESTE (Errenteria, 1949)


 1973an Filosofian lizentziatu zen Parisen eta zenbait urtez Oinarrizko Heziketan eta IRALEko irakasle ihardun zuen. Egun Literaturaren Didaktikako irakaslea da Donostiako Unibertsitate Irakasle-Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitatea). Euskal Herriko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazio-lanak egin baditu ere, Haur eta Gazteen Literaturan dauzkagu bere emaririk nagusienak, dagoeneko, alor honetan, 24 titulu argitaratu dituelarik. Aipatutako titulu hauetatik, asko Espainiako (katalana, galiziera, gaztelera) nahiz atzerriko hizkuntzatara (ingelesera, frantsesera, grekerara,...) itzuli dira.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
;