urria 08, 2014

Literatura Sariak: Bernardo Atxagak jaso du Euskadi Literatura Saria


Nevadako egunak' liburuagatik jaso du Atxagak saria. Iñigo Roque itzultzaileak jaso du itzulpen lanik onenarena (Antonio Lobo Antunes portugaldarraren Gauzen ordena naturala liburuagatik), eta Idoia Estornes idazleak gaztelerazko literatur libururik onenarena. Hibrido bat da Bernardo Atxagaren 'Nevadako egunak' eta hain zuzen ere hibridazio hori da Euskadi Sariak hautatu dituen epaimahaiak saritu duena. Erdiz memoria liburu, erdiz eleberri. "Hitzaren magia dario Bernardo Atxagaren prosari liburu honetan".

             Iñigo Roque, Idoia Estornes eta Bernardo Atxaga, Euskadi sarien berri emateko ekitaldian. / Monika del Valle, Argazki Press
 Iturria: Berria.eus

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
;