urria 25, 2014

Bonbak Sarajevon eta Liburutegien eguna





1992, Sarajevo. Inguruko mendietatik armada serbio-bosniarrak eraso egiten du. Gauez Liburutegi Nazionalak su hartzen du dagoeneko, bi milioi baino gehiago liburu erretzen. Dokumentu eta eskuizkribuen erretzeak eragindako galerak kalkulaezinak dira, eta gezurra badirudi ere, horiek mendez mende musulman, judutar eta serbio ortodoxoek gorde izan dituzte. Liburuak latinez, errusieraz, arabieraz, pertsieraz, kroazieraz eta alemanez idatziak dira, beste hizkuntzen artean.


Suak milaka liburu erretzen ditu eta suhiltzaileak lanean etengabe ari diren bitartean, bolondres ezezagun batzuek liburu eta dokumentuak botatzen hasten dira “haien historia salbatzeko”. Gerora jakin izan da liburutegiko sutea aurrez planifikatutako ekintza izan zela, Bosnia Herzegovinako memoria itzaltzeko.


Horregatik, 1997tik aurrera, urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen da, bost mende baino gehiago zituen Sarajevoko liburutegiaren omenez. Zorionez, 22 urte geroago, liburutegi honek ateak berriro ireki zituen.








LEHIAKETAREN IRABAZLEAK DIRA...

Irakaslea: Marijo Murua

Ikaslea:Nerea Calvo (1D)



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
;